Bidegorria eskatu dute San Juan eta Uberakoek, segurtasunez ibiltzeko

Jon Berezibar 2014ko eka. 22a, 13:39

Oinez zein bizikletaz eta jai giroan baina aldarrikapen batekin, ibilaldia egin zdute San Juango eta Uberako auzotarrek. Uberan talde argazkia atera dute.

Auzobide plataformak deituta herria eta auzo-inguru horiek lotu eta segurtasunez ibiltzeko bidegorria eskatzen diote Udalari. Uberatik Bergara doan bideak oinezkoak segurtasunez igarotzeko moduko lekurik ez du eta auzotarrek beharra ikusten dute bai aisialdirako gune bezala eta baita auzotar zein herritarrak auzo horietan dauden lantokietara joan ahal izateko ere.


Jaia eta protesta

Jai giroko protesta izan da eta ibilaldiak egin dituzte hala menditik nola errepidetik. Talde argazkia atera eta eguerdi partean salda eta txorizoa banatu dizkiete San Juanen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak