Bazkaria, panel berria eta nesken harri-probak Elosuko Otaba jaietan

Jon Berezibar 2014ko eka. 24a, 12:37

Otaba jaiak ospatu dituzte Elosun eta domeka izan zen egun handia. Ekitaldi berezien artean, Nafar Erresumako gotorleku zen Iriaun gazteluaren aztarnen lekuko bezala, panel informatiboa inauguratu zuten, Elosuko plazan. Erretiratuek bazkaria egin zuten; 50etik gora lagun.

Berezietan bereziena, ostera, Emarri harri-proba taldeak eginiko erakustaldia izan zen. 9 neskaz osatutako taldeak, 20 minutuan, 49 plaza egitea lortu zuen probalekuan. Azkoitiko Martirieta auzoko astoa izan zuten aurrez aurre, Asier eta Josu Garatek gidatuta.

550 kiloko Lurtxurdioko harria arrastaka erabili behar izan zuten lehiakideek eta, azkenean, astoa nagusitu zen, 50 plaza eginda, neska taldeak baino bakarra gehiago. Neskek, halere, oso marka ona lortu zuten, hasierako helburua 40 plaza egitea zen-eta. Aise gainditu zuten helburua, hortaz, astoari irabazi ez arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak