Gazteei zerbitzu hobeago bat emateko, eskola kirola ekimena berritu dute

Maider Arregi 2014ko eka. 23a, 11:03

2014-2015 ikasturterako Bergarako eskola kirola programan izango diren berritasunak aurkeztu zituzten eguenean Zabalotegi aretoan; besteak beste, aurrerantzean, motrizitatea eta banakako kirolak landuko dituztela azaldu zuten antolatzaileek.

urten egindako bileren ondorioz, bergara kirol elkarteak eta ikastetxeekin egindako elkarlanean oinarrituta berritasunak dituen programa aurkeztu zuten. Hala eskola kirolak eta kirol eskolak , biek bat egingo dute datorren ikasturtean. "helburua, bi erakundeen arteko koordinazio bateratua izatea da", azaldu zuen Jose Manuel Zulueta, futbol taldeko ordezkariak.

Programa berri honetan, eskola kirolaren edukien etengabeko errebisioa egingo zaiola azaldu du Jose Manuel Zulueta koordinatzaileak. Gainera, asmoa dute, ikastetxeko zuzendaritzarekin hiru hilean behin elkartzea  etorri daitezkeen arazoei aurre egin ahal izateko. Ikasleen orientazio zerbitzu pertsonala ere eskainiko zaiela azaldu zuen Zuluetak, "ikasleei jarraipen zehatza egingo diegunez, nahi duten gurasoek euren seme alaben jarraipena jakin ahalko dute".

Gaztetxoei egokituta

Haur bakoitzaren beharrei erantzuteko motrizitatea eta banakako kirolak landuko dituztela aste barruan kontatu du Edu Orgazek proiektuaren koordinatzaile pedagogikoak. Gazteen asteburutako kirol ohiturak berreskuratzeko ahalegin berezia egin dutela azpimarratu du Orgazek. Hala, lehiakortasun gabeko kirolak eta aisialdiari begira daudenak landuko dituzte: patinajea, pilota, piraguak edota kaiak, besteak bete.

Izena emateko epea zabalik dago. Kuotek bost euroko igoera izango dute, eta diru hori begiraleen formaziora bideratuko da.Gauzak honela, bi eguneko multikiroletako urteko kuota 95 eurokoa izango da, hiru egunetako aukera nahi dutenek 170 euro ordaindu beharko dituzte. Horrela eskatzen duten gurasoek zerbitzuaren kuotak zatituta ordaintzeko aukera ere izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak