Alde batetik, "Bergarako Ezker Abertzaleak krisi egoeratik ateratzeko dituen proposamenak" emango dituzte ezagutzera; eta bestetik, "gatazkatik konponbiderako zubia igarotzeko proposamenak" azalduko dituzte.
Mahai-ingurua eta ekitaldia
Horretarako bi ekintza antolatu dituzte ekainerako. Ekainaren 25an mahai-ingurua egongo da Krisia: nondik gatoz, non gaude, nora goaz izenburuarekin. Hizlariak izango dira Asier Imaz, LAB sindikatuko Industria Federazioko Idazkaria; Marian Beitialarrangoitia, Sorturen bozeramailea; eta Gotzon Elizburu, Ernaiko kidea. 19:00etan izango da, Munibe plazan eta jatekoa eta edatekoa ere egongo da –eguraldi txarrarekin Irizar jauregian.
Horrez gain, ekitaldia ere egingo dute ekainaren 27an. 20:00etan izango da, Munibe plazan –eguraldi txarrarekin Seminarioko karpan–. Ekitaldiaren ondoren, herri afaria ere egingo da leku berean, 21:30ean. Txartelak dagoeneko salgai daude Arrano eta Pol-Pol tabernetan.