Aurten ekingo diete Errege seminarioko eliza egokitzeko lehen lanei

Imanol Gallego 2014ko eka. 17a, 11:50

Ekainaren 6an UNEDeko Patronatuak permuta onartu eta gero, aurten ekingo diete seminarioko eliza egokitzen hasteko kanpoko obrei. Lan horiez gain, elizan erabilera askotariko kultura espazio bat ere egingo dute.

Arrizuriagako jauregia eta Errege Seminarioaren arteko permuta gauzatu bitartean, Bergarako Udalak,seminarioko elizak behar dituen lanekin hasteko onespena jaso du. Domingo Irala kalera ematen duen fatxada konpontzeaz gain, teilatuko zati batzuk ere berrituko dira. Elizaren zesioaatzoko ezohiko osoko bilkurak aho batez onartu ondoren, gaur bertan hirigintza batzordeak onartu dituen konponketok 242.000 euroko aurrekontua dute, eta %65 Jaurlaritzak ordainduko du. Kanpoko lan hauek, baina, ez dira eraikinean egingo diren obra bakarrak izango.

Eraikinak parten den elizan kultura erabilerarako espazio polibalente bat ere egingo da. Kultura gune berri horren proiektua oraindik ez dago zehaztua, baina aurten egingo dituzten kanpoko obren ostean ekingo diete barruko lanei. Obrak hasi aurretik hausnarketa edo kontraste prozesu bat ere abiaraziko dute. Horren ostean, Udaletik adierazi dute, proiektua aurten idazteko asmoa dutela, eta lanok datorren urte hasieran abiaraziko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak