Bergarako San Antonio auzoan jaiak izan dira asteburuon, eta domekan, 28 urtez auzoko apaiza izan zen Serafin Esnaola omendu zuten. Izan ere, zapatuan bete ziren 50 urte Esnaolak San Antonion lehen meza eman zuenetik. Bildu zen jende kopuruak txiki utzi zuen ekitaldia egin zen auzoko ermita; bertan, Serafin Esnaolak berak San Antonioko apaiza zela 1965 eta 1988 urteen artean ateratako argazkiak eta bideoak erakutsi zituen Migel Anjel Elkoroberezibarrek.