Arrieta eta Gorrotxategirendako Bergara Hiriko txapelak

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 10a, 11:52

Inork gutxik aurreikusten zuen finala jokatu zuten atzo Arrietak eta Gorrotxategik, erraz, oso, erraz irabazi zutelako partidua. Gainera, fabortito ez zirenean. Markagailuak erakusten du bi bikoteen artean egon zen aldea, 22­-3 irabazi zuten gorriek. Errepaso galanta, Santxok eta Urruzolak onartu zuten moduan. Eta hori, ez zutela partidu txarra egin, baina Arrietak dena egin zuen ondo atzokoan, geldiezin ibili zen. Normala den moduan, jokalari onena izendatu zuten.

Aipatu moduan, ezer egiteko aukera barik geratu ziren Santxo eta Urruzola. Norgehiagoka parekatua izan zen hasierako tantoetan; gainera, Santxorena izan zen lehenengo tantoa. Baina bina egin zutenetik aurrera, gorriek beste hamazazpi tanto egin zituzten jarraian. Arrietak erabateko protagonismoa hartu zuen aurreko koadroetan, zaleak ahozabalik uzteraino. Hamaika tanto amaitu zituen, eta beste bost egin zituen sakez. Jokalari onenaren saria eman zioten:

Eta, Santxok ezer gutxi egin ahal izan zuen erakustaldi horren aurrean. Kolpe ederra, besteak beste, datorren astean profesional moduan debuta egingo duen Urruzolarendako.

Lasai egon dadila, Bergarako Pilota Taldeko ordezkariek aitortu moduan, Irujok ere profesionaletara salto egin bezperan, Bergara Hiria txapelketako finala galdu egin zuelako. Hala, txapelak jantzita, eta Bergara jaietan, irabazleek ez zuten parranda egitea baztertu.

 

Nagusien finalaren aurretik gazte mailakoen lehia izan zen. Eta hor ere finalak ez zituen aurreikuspenak bete: Arteagak eta Erasunek 22­9 irabazi zieten­eta Errandonea eta Martinezi. Arteagarendako izan zen jokalari onenaren saria, baina bere bikoteak ere txapelketa borobila egin du. Hala ere, Bergara Hiria txapelketak iraun duen hilabete eta erdi honetan, bi bikoteek erakutsi dute etorkizuneko pilotariak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak