2015ean hasiko dira Miguel Altuna berria gauzatzen. Patxi Lopezen exekutiboak garatutako proiektua izango da, azkenean Candy Hoover enpresaren alboan eraikiko dena. Batera 10.000 metro koadro izango dituen bi eraikin edukiko ditu institutu berriak, eta lehen proiektuaren parte ziren hainbat zati kanpoan geratu diren arren, institutuko arduradunak pozik daude proiektuak aurrera egingo duelako.
Beranduenez, 2018-2019 ikasturterako martxan egongo da Miguel Altuna berria eta Irazabal zuzendariak aurreratu duenez, bertan industriarekin zerikusia duten modulu berriak eskaintzeko aukera izango dute.