Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertako komertzioak eta merkataritza biziberritzeko helburua duen Bergara Bizi egitasmoaren baitan Udaberri Eguna egin zuten zapatuan Bergarako Bolua auzoan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, inoiz baino biziago egon zen auzoa: erakusketak, dastaketak, zumba eta aretoko dantzak... Herritarrek ongi erantzun zuten, gainera.