SUDC-ek eta udalak antolatzen duten bazkaria, urteko hitzordu garrantzitsuetako bat izaten da erretiratu asko eta askorendako. Izan ere, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko eguna izaten da gaurkoa. Arrasateko erretiratuen elkarte guztiek bat egin dute gaur Musakolan: San Isidroko, Toki Argiko, Uribarriko eta Abaroako erretiratuak elkartu dira han.