ALBISTEAK

Udaberri Eguna egingo dute Bolua auzoan zapatuan

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 29a
Bergara bizi egitasmoaren baitan, Udaberri Eguna egingo dute Bolua auzoan, zapatuan. Bertako merkatariek, herriko beste zenbait eragilerekin elkarlanean, haur eta helduentzako ekintzak antolatu dituzte, helburua da herritarrak auzora erakartzea.

Atzo aurkeztu zuten Udaberri Egunaren lehen edizioa, erakutsi nahi dute komertzioak auzoaren parte direla eta erosketak herrian egitearen garrantzia azpimarratu. Bolua jai giroan murgilduko da zapatuan antolatu dituzten zenbait ekintzen bitartez.

Antolatzaileen ustetan, Bergararen herri egitura aproposa da auzoetan ekimenak antolatzeko. Gainera, auzoetan ekimenak sortzea aitzakia dira Bergarako herritarrentzat bertara hurbiltzeko; baita merkatarientzat ere, behar duten bultzadatxoa emateko. Hori dela eta, antolatzaileek Bergarako  Bolua auzora gerturatzeko gonbita egin diete herritarrei. Askotariko ekintzak egongo dira, besteak beste, arte erakusketak, haurrentzako zein helduentzako tailerrak eta pintxo dastaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak