Jendea zain, jaietako bazkarirako txartelak lortzeko

Ane Elordi 2014ko mai. 22a, 15:44

Gaur jarriko dituzte salgai Pentekoste jaietako herri bazkarirako txartelak. Arratsaldeko seietan irekiko dute salmenta tokia, baina dagoeneko ilara dago. Lehendabizikoak 11:30etatik daude Kultur etxeko atarian, eta gazteak dira gehienak. Ekainaren 9an izango da herri bazkaria.

Aurten, udalak berrikuntza bat ezarri du: pertsona bakoitzak lau sarrera eros ditzake gehienez. Antolatzaileek adierazi dute salmenta kontrolatu eta erreserbekin amaitzeko egindako neurria dela, eta herritar gehienek begi onez ikusten dute. Hori dela eta, ilara jendetsua espero da eguerditik aurrera.

Gazte talde asko bildu dira Kultur etxeko atarian, eta txandakatze sistema egiteko asmoz iritsi dira. Gainera, eztabaidak eragozteko eta ordena errespetatzeko, zerrenda bat jarri dute Kultur etxeko atean. Jendeak,iritsi ahala, bere izena eta nahi dituen txartel kopurua idatzi ditu zerrendan.

Gaur 18:00etan hasiko da salmenta, eta 700 pertsonentzako txartelak salduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak