Flashmoba egin dute Bergarako Mariaren Lagundia ikastolan

Ane Elordi 2014ko mai. 14a, 15:41

Mariaren Lagundia ikastolako gazteek Flashmoba egin dute Kultur Astearen baitan. Horretarako, Pirritx eta Porrotxen 'Eskuetan' kanta eta dantza izan dituzte oinarri. 600 gaztek hartu dute parte egitasmoan, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketara artekoek.

Lanbide Heziketako ikasleek ardura berezi bat izan dute; flashmoba gidatzeaz arduratu dira, eta dantzaldian zehar ikaskideen erreferentzia izan dira. Grabaketa ostean, balorazio positiboa egin dute, pozik agertu dira lortutako emaitzarekin.

Ana Rosa Elorza egitasmo honen antolaketa taldeko kidea da, eta berak adierazi duenez, duela hilabete hasi ziren Flashmoba lantzen. Antolaketa batzordeak, eskolako gaztetxoetan pentsatuta aukeratu zuen 'Eskuetan' kanta. Izan ere, antolatzaileen ustetan, kanta erakargarria da, eta adin guztietara egokitzeko erraza.

Gazteak koloredun kamisetekin jantzi dira, eta buruan apaingarriak jarri dituzte, esaterako, pelukak, txanoak eta betaurrekoak. Giro alaia eta dibertigarria izan da Mariaren Lagundia ikastolako jolastokian. Ikasleek gogotsu eta pozik hartu dute parte Flasmobean. Dantza erraz ikasi dutela esan dute, eta antzeko beste ekintza bat gustura egingo luketela adierazi dute.

Talde txikietan landu dituzte dantzaren pausuak. Tutore bakoitzak bere ikasleei koreografia erakusteko ardura izan du. Hiru aste izan dituzte dantza ikasteko, eta azken  aste honetan, ikastolako ikasle guztiek elkarrekin bi entsegu egin dituzte, azken emaitza ikusteko.

Kultur Astean Flashmoba grabatzeaz gain, askotariko ekintzaz osatutako egitaraua dute: herri kirolak, txapelketak eta herrian zehar irteerak. 'Bergara ezagutzen' izan da gaia, eta helburua da ikasleek Bergara sakon ezagutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak