'Pilotakadaz pilotakada' sakabanaketaren bukaera eskatzeko, Bergaran

Jagoba Domingo 2014ko mai. 10a, 15:51

Bergarako Udal Pilotalekua, zelan ez, pilota hotsek esnatu dute goizean. Oraingoan, baina, profesionalak beharrean herritarrak hurreratu dira Etxeratek abian jarritako 'Pilotakadaz pilotakada sakabanaketaren aurka' ekimenari babesa emateko. Trikiti doinuek girotuta gustura jardun dute guztiek pilotan, eta ikusleek txaloekin animatu dituzte.

Barru herrikoiak izan dira lehenenego. Zortzi bat laguneko bi talde osatu eta txarra egin ahala kanporatzen joan dira. Hala, talde bietako bi onenek elkarren aurka jokatu dute.

Ondoren, Jon Perez eta Beñat Iñarra, Dani Diez eta Aritz Rezustaren aurka aritu dira, eta partidu nagusia izan da: Lazkano eta Kanto preso ohiak, Gaztelu eta Azkondoren aurka.

Ekimenarekin oraindik indarrean dauden salbuespenezko neurriak behin betiko buka daitezen eskatu gura izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak