Europako Hauteskundeak

AHTa egin bitartean murrizketak non nahi daudela salatu du EH Bilduk Bergaran

Jagoba Domingo 2014ko mai. 12a, 14:24

Europako hauteskundeen kanpainan buru belarri sartuta, gaur EH Bilduk estreinako agerraldia egin du Bergaran, AHTaren obretan. Abiadura handiko trena egiteko dirua badagoela esan dute, Fagor erreskatatzeko edo Debagoieneko ospitalean zerbitzuak mantentzeko ordea, ez dagoela salatu dute.

Agerraldiaren helburua abiadura handiko trenaren obren egoera salatzea izan da; azken asteotan hainbat gora-behera egon dira horren inguruan eta zer hitz egin ere eman dute obrak. Rebeka Uberak gaineratu du, inora ez doan trena dela gainera. Abiadura handiko trena Europarekin lotura izango zela azpimarratu zuten proiektuaren bultzatzaileak; baina Frantziako gobernuak, 2032. urterako aurreikusten du Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria lotuko dituen zatia.

Horrez gain, datu ekonomikoen arabera trena diru xahutzea izan dela azpimarratu du Uberak. Proiektua aurkeztu zutenean 4,100 milioiko aurrekontuak onartu zituzten, eta dagoeneko, trenaren obren erdia ere eraiki ez denean, 4,600 milioi euro ordaindu dituzte.

Tolosa eta hernialdeko zatia

Tolosa eta Hernialde arteko zatian dagoeneko 9 milioi euroko arrazoitu gabeko gainkostua dagoela salatu du Uberak. Tolosa Hernialde zatiaren %77a eginda dago, eta dagoeneko gainkostua dagoela kontutan hartuta, EH Bilduk, Jaurlaritzari gaia aztertzeko eta kontu guztiak ikuskatzeko eskatu dio gaur bertan Herri Kontuen Epaitegian.

Segurtasun laboral txarra ere salatu dute. Dagoeneko sei langile hil dira obrak egiten eta aurrerantzean gertatu daitekeenaren beldur azaldu da EH Bildu. Amaitzeko EAJri leporatu diote ustelkeria zantzuetan ez dutela sakondu nahi, gainkostuaren arrazoiak, arrazoi teknikoak izan direla argudiatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak