Itzali dute Bergarako Energy Revival enpresako sutea

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 9a, 09:01

Bergarako San Juan poligonoan dagoen Energy Revival enpresaren bulegoek su hartu dute gaur goizean. Suhiltzaileak bizkor bertaratu diren arren, bulegoak kiskaltzeaz gain, biltegia eta ondoan dagoen Artzamendi enpresa ketu ditu.

Bergarako udaltzainez gain, Oñatiko, Azpeitiko eta Eibarko suhiltzaileak bizkor bertaratu dira bulegoetan eragin den sutea itzaltzera. Suak bulegoak kiskali dituen arren, biltegian ere izan du eragina, bertan baina, suak baino keak izan du eragin handiena. Hala ere, langileek adierazi duten moduan, ikerketa eta garapen enpresa bat izanik, kalteak garrantzitsuak dira. Ondoan dagoen Artzamendi enpresa ere ketu da.

Energy Revival enpresako zenbait langilez gainera, Bergarako alkate Jaione Isazelaia ere gerturatuko San Juan auzoko industrialdera.

Suhiltzaileek eguerdirako sua guztiz itzalita zegoela ziurtatu eta gero, bulegoetako barne pareta kaltetuenak bota dituzte. 2008 sortu zen enpresa gazte honetako langileek, suak kalte handiak sortu dituela adierazi arren, aurrera egiteko asmoa aipatu dute.

Erlazionatuak

ARGAZKIAK

Imanol Gallego 2014 mai 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak