Norbanako batek Erramu zapatu iluntzean Bergarako epaitegi aurrean zegoen Espainiako bandera kendu ostean, Ertzaintzak delitua argitzeko martxan jarritako neurriak salatu eta gazteen jarrera txalotzeko mozioak eztabaida piztu zuen atzo, astelehena, Bergarako osoko bilkuran.
EAJk harriduraz hartu zuen honelako mozio baten iturria gobernu taldea izatea eta Aintzane Oiarbide jeltzaleen bozeramaleak, esan zuen Ertzaintzak hartutako neurriak ez zituela baloratuko, bera horretan "aditua ez dela" argudiatuta. Bilduko bi zinegotzi gaztetxean gertatukotakoaren lekuko izan ziren, eta Udalaren eraikin bat dela arrazoituz defendatu zuten mozioa.
Gazte Asanbladaren agerraldia
Oiarbide bozeramaleak ere hurrengo eguneko agerraldia ere kritikatu zuen, lehen lerroan 8 urteko ume batzuk agertzea onartezina dela salatuz. Arianne Kareaga zinegotziak azaldu zuen agerraldian ume horiek baino haur gehiago zeudela, inork ez zituela bertan jarri, eta Gazte Asanbladak ez duela kontu horrekin inolako zerikusirik.