Aurtengo kanpainako izarra Aberastasunen Zerga da. Ondarearen Zerga ordezkatzen du horrek, eta Foru Aldundiak 46 milioi euro batzeko helburua du, aurreko zergarekin baino 7 gehiago.
Kanpaina honetan 390.000 errenta aitorpen tramitatzea espero du Aldundiak, aurrekoan baino 4.000 gehiago. Aurten 236.948 autolikidazio proposamen bidali ditu Ogasunak, iaz baino 9.906 gehiago.
Bergarako bulegoaren kasuan iaz 8.703 aitorpen tramitatu zituzten, eta aurten, antzerako kopuru bat izatea espero dute, horietako gehienak euskaraz. Bulegotik zehaztu dutenez, txanda hartzea beharrezkoa da.
Txanda hartzeko bi modu daude 902 100 040 telefono zenbakira deituta edo www.gipuzkoa.net/ogasuna webgunean eskaera eginez. Gogoan izan errentaren kanpaina ekainaren 25ean bukatuko dela.