Bergara "ezkerretik eraikitzeko" deia egin zuen EH Bilduk

Jagoba Domingo 2014ko api. 9a, 16:13

Agerraldia egin zuen atzo arratsaldean Bergarako EH Bilduk, azkenaldian Bergarak eta bergararrek jasan dituzten erasoak salatzeko eta datozen egunotan egingo dituzten mobilizazioen berri emateko.

Espainiako estatuaren inposaketa eta erasoei herri moduan aurre egiteko beharra azpimarratu zuten, eta aurrerantzean mobilizazio dinamikak areagotu behar dituztela esan zuten. Azken aldian Bergarako Udala erasoen jo puntuan dagoela salatu zuten; eta Bergarako Udala erasotzen duenak, bergarar guztiak erasotzen dituela gaineratu. Erasoen artean, Espainiako banderaren inposaketa dago. Horrez gain, Espainiako Gobernuak, Udalak herritarrekin batera egindako Euskara erabilera Planaren gaineko informazioa eskatu duela salatu dute. Planaren helburua, bergarar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzea dela adierazi zuten, eta beste hainbat herritan bezala, euskararen berreskurapen prozesua oztopatu nahi dutela gaineratu zuten.

Horrez gain, Madrileko Gobernuak inposatu nahi duen abortuaren legea, lan eta pentsioen erreforma edo LOMCE legearen inposaketa salatu zituzten atzo.

Datozen mobilizazioak

Amaitzeko, datozen egunotan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzera animatu zituzten bergarar guztiak. Lehena gaur arratsaldean izango da; 18:30ean San Martin plazan. Gaurkoan gainera Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituta, Arrasaten, Oñatin eta Aretxabaletan ere egingo dituzte elkarretaratzeak euskararen aurkako erasoei erantzuteko asmoz. Hurrengoa mobilizazioa, zapaturako deitu dute; Gure Esku Dagok antolatu dituen ekintzetan parte hartzeko deialdia zabalduz. Eta amaitzeko, Aberri Egunean, Espainiako Banderaren inposaketari erantzuteko, ikurrinak balkoietan jartzeko deialdia egin zuten; ikurrinak balkoian mantenduz Espainolaren inposaketarekin amaitu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak