Kanpoko kirol eskaintzak barrukoak baino arrakasta handiagoa izan zuen Bergaran

Jagoba Domingo 2014ko api. 7a, 16:42

Kirolaren Nazioarteko Egunarekin bat egin zuten atzo Bergaran; eta egun osoan zehar, kirol mota ugari praktikatzeko aukera egon zen Agorrosingo kiroldegian zein Labegaraietako gunean. Kirola egiteko mezua zabaldu guran, goizerako eta arratsalderako hainbat jarduera antolatu zituzten; batzuk kanpoan egiteko modukoak eta beste batzuk barruko instalazioetan egitekoak. Eguraldiagatik baina, kanpoko ekintzek barrukoek baino arrakasta handiagoa izan zuten.

Labegaraietako gunean esaterako, hainbat jolas prestatu zituzten. Hara joateko baina, hiru irteera antolatu zituzten Agorrosindik: oinez, San Martzialeko buelta eginez eta bizikleta edo patinetan Elorregiraino joan eta bueltan. Irteera horiekin gainera Ttipi Ttapa bidea inauguratu zuten. 11:30ak inguruan elkartu ziren denak Labegaraietan eta han, hockeyan jokatu, soka saltoa egin edo hand bike-ak probatzeko aukera izan zuten. Horrez gain, herriko fruta denda batzuk emandako produktuekin hamarretako osasungarria egin zuten.

Agorrosingo kirolgune barruen ere ordea, hainbat kirol erakusketa egin zituzten. Eguraldia zela eta ez zuten nahi besteko arrakasta izan baina, jendea jakin minez gerturatu zen besteak beste, zumba, areto bizikleta edo irudietan ikusten duzuen Bkool modalitateak probatzera. Etxean, bizikleta estatikoan ibiltzeko beste aukera bat da, nolabait errepideko errealitatea etxean bizitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak