Domekan egingo dute Bergaran aurtengo lehenengo Kirola Kalera Eguna

Txomin Madina Milikua 2014ko api. 2a, 16:43
Apirilaren 6a, hurrengo domeka, Kirolaren Nazioarteko Eguna izendatu du Unescok, eta horren harira, aurtengo lehenengo Kirola Kalera eguna antolatu du Bergarako Udala egun horretarako.

Domekan egingo duten Kirola Kalera Egunarekin helburu argia du Udalak: kirolik egiten ez duten bergararrak aktibatzea. Horretarako ekintza ugari antolatu dituzte, bai Agorrrosin Ekintza Gunean, baita Labegaraieta inguruetan ere.

Ekintza guztiak doan dira eta adin guztietako herritarrei daude zuzenduta. Agorrosin Ekintza Guneko kirol jardueretarako baina, izena ematea gomendatzen dute. Segidan, egitaraua:

Agorrosin Ekintza Gunean:

  • 10:00-12:45 Bkool saioak (Arratera igoera birtualeko hiru saio). Aurrez izena eman behar da.
  • 11:00-11:45 Areto bizikleta (hasiberrientzat) eta Aerobik (hasiberriendako).
  • 12:00-12:45 Areto bizikleta (emakumeendako bakarrik); Zumba (hasiberriendako) eta Akuaerobik. (probatzeko).
    13:00 Kirolaren aldeko Bergarako lehen flashmob-a.
  • 17:00-19:00 Ur jolasak familia guztiarentzat.

Kalean:

  • 10:00 Agorrosindik abiatuta, Oinez, bizikletaz eta irristaketan, txangoa Elorregirantz.
  • 11:30 Labegaraietan, hamaiketako osasuntsua, jolasak, bizikleta eliptikoak probatzeko auker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak