Angiozarko Elizamendira itzuli da aspaldiko partez umeen bedeinkapen festa

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko api. 1a, 09:15
Angiozarko Mainddao auzoko Elizamendi inguruak jendez bete ziren domekan. Hain zuzen ere, urte luzetan Angiozarko San Migel elizan ospatu izan den festa jatorrizko tokira itzuli baita ostera.

Bi hamarkadaz itxita egon da Elizamendi, eta 2013an bertan ospatutako ezkontza baten harira auzolanean txukundu zuten. Orain, berriz, aspaldian bertan egiten ez zen jaia berreskuratu dute: umeen eta haurdun daudenen bedeinkapen festa.

Aldarrikapenerako ere aprobetxatu zuten eguna, Jose Angel Mikeo auzo-alkateak aditzera eman zuenez. Hain zuzen, hainbat lan egiteko beharra dagoela dio, euste-hormabat eraikitzea, esate baterako. "Dirua eta proiektua dira falta direnak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak