Alegiko Iñaki Artola izan da Soraluce Lau t’erdiko Txapelketako irabazlea senior mailan. Ioldi aurkari gogorrarekin neurtu behar izan zituen indarrak Bergarako pilotalekuan atzo, martitzena, baina Artolak ikaragarrizko partidua egin ostean, Ioldi faboritoa gailendu zuen. 10 puntuko aldeaz irabazi zion Artolak, 22 eta 12 irabazi zion hasi justu.
Ioldik laugarren tantoan mina hartu zuen belaunean eta horrek ere baldintzatu zuen partidua. Ioldiren armarik onena gainera, sakea da baina atzokoan ez zen hain fin ibili. Artola pozik zegoen partidua amaitu ostean, izan ere, partidua uste baino askoz errazagoa eta laburragoa egin zitzaion.
Nahiko erraz irabazi zion, beraz, Artolak Ioldiri atzoko partiduan eta ikuskizun polita eskaini zuten, gainera.
Promesa mailan Irribarria irabazle
Hori senior mailari dagokionez, baina promesa mailako finala ere jokatu zen atzo Bergaran. Irribarria eta Arteaga izan ziren nor baino nor eta azkenean Irribarria izan zen garailea 22 eta 19ko markagailuarekin bukatu zuten partidua. Arteagak huts egite dezente izan zituen eta partiduaren amaieran markagailua nahiko parekatuta izan arren, Irribarriak iraztea lortu zuen.
Txapelketaren antolatzaileak gustura gelditu ziren aurtengoak eman duenarekin.