Erantzun ona izan du Bergarako umeen aisiaren inguruko lehen saioak

Imanol Gallego 2014ko mar. 17a, 18:58

Gurasoak baino gehiago, hezitzaileak eta aisialdiko profesionalak joan dira zapatuan Bergarako Zabalotegin egin duten aisialdiaren gaineko jardunaldira; dena dela, jende asko joan delako eta parte-hartze handia egon delako, "oso balorazio ona" egin dute Udaleko Hezkuntza arduradunek.

Azoka Bergaratzen prozesuaren barruan, hezkuntzari eta, zehazki, umeen eta nerabeen aisialdiari eskainitako saioa izan zen zapatukoa. Hain zuzen, Oxirondoko azokako 1. solairuan guraso eta seme-alabendako aisialdigunea egin nahi da, eta parte-hartze prozesua ireki da.

Protagonismoa, umeei

Zapatuan, zenbait hitzaldi izan ziren adituen eskutik eta, segidan, taldeka, jendeak eztabaida saioa egin zuen. Nagore Narbaizak, Udaleko Hezkuntza teknikariak, honakoa esan zuen: "Kezka badago, eta hori oso positiboa da; galderak egitea eta mahai gainean jartzea, gauzak ondo egiten gabiltzan galdetzeko. Ondorioetako bat da umeei protagonismo handiagoa eman behar diegula. Joera daukagu gure ustez umeei gehien gustatzen zaiena antolatzeko, eta ez diegu berbarik ematen, eta, niretako, ondorio nagusietako bat hori da: umeen aisialdia antolatu behar bada, umeei berba ematetik abiatu beharko genukeela".

Beste bi batzar egingo dira eta lantaldeak sortuko dira, zapatuko ideietan sakontzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak