Gaur gauean, Bergarako Gaztetxean ibarreko hainbat bertsolarik emanaldia eskainiko dute, 22:00etan hasita. Parte hartzaile guztiak debagoiendarrak dira, gainera.
Egubakoitz iluntzea inprobisazioz jantziko da kartzela zaharrean, Bergarako Ernaik antolatutako saioari esker. Bada, zazpi bertsolari gazte izango dira gaztetxean: Paula Amilburu, Maider Arregi, Xabi Igoa, Aitzol Iturbe, Garikoitz Lopez de Munain eta Ane Zuazubiskar. "Bertan landuko dituzten gaiak, besteak beste, euskara eta generoa izango dira, azken hori martxoaren 8aren harira", eman dute aditzera Ernaitik.
Esan bezala, ibarreko bertsolari gazteak dira guztiak eta euren saioa jarraitzeko 3 euro ordaindu beharko da sarrera.