Euskal Herriko ile-apaintzaileak eta estetizistak mobilizatu egin dira 2012. urtean Alderdi Polularraren gobernuak ezarritako BEZaren igoera dela-eta. BEZa %21era igo zuten eta diote ordutik 8.000 ile-apaindegi itxi direla estatu mailan. Horrez gain, ile-apaindegietan geroz eta bezero gutxiago dituztela salatu dute. Ondorioz, geroz eta gehiago kostatzen zaie hilabete amaierara iristea eta eskatzen dute ile-apaindegiak ez izatea "luxuzkoak", baizik eta edoozein bezerorendako eskura egon beharrekoak direla diote.
Izan ere, salatu dute sektorean ez badira neurriak hartzen, 2014an beste 5.600 ile-apaindegi ixteko arriskuan egon daitezkeela.
Protestak
Astelehenean protesta egin zuten Bilbon ile-apaintzaileen sektorekoek eta protestekin jarraitzeko asmoa dute euren lanpostuak defendatzeko.