Amodiozko Gutunen Lehiaketako irabazleak pozik, sariketa egunean

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ots. 18a, 10:25

Urtero legez, San Valentin egunean banatu zituzten Amodiozko Gutunen Lehiaketako sariak. Bergarako Kultur Etxeko ganbara, amodiozko hitzen gotorleku bilakatu zen beste behin ere. Sarituek irakurri zituzten euren lanak eta bertaratuek hunkiturik entzun zituzten horiek. Lehenengo saria Belauntzara joan da aurten; Amaia Artolaren 'Amak alabari' idatzia izan da irabazlea.

Bigarren saria, Barakaldoko Diego Leonendako izan da. 84 urteko gizonezko batek zortzi urte lehenago hildako emazteari idazten dion azken gutuna da harena. Epaimahaiaren iritziz, "hunkigarria, sentimenduz betetako gutuna. Betiko maitasunen topikoa errepikatu arren, lehenengo pertsonan idatzitako gutun orijinal eta sinesgarria. Adineko pertsona baten barruan oso ondo pertsonifikatutako gutuna".

Bergarar onenaren saria, berriz, Uxue Agirrek irabazl du. Hark, bikotekideagatik amodio estuegia sentitzen duen eta ondorioz askatasuna galdu duen gaztea irudikatzen du. "Barruko sentimenduak adierazteko hizkuntza aberatsa erabiltzen duen gutuna", dio epaimahaiak.

Azkenengo sariak, irakurle gazteek 26 urtetik beherako onenari emandakoak, Algortara egin du aurten. Ainhoa Ortega da horren egilea, Bergarako lehiaketan dagoeneko beteranoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak