Diru-sarien ordez, diru bonuak banatuko ditu Udalak

Imanol Gallego 2014ko urt. 8a, 17:07

Bolondres lanak, udalak antolatzen dituen lehiaketak… tankera honetako ekimenetan Bergarako Udalak urtero gutxi gora behera 10.000 euro banatzen ditu herritarren artean. Horregatik, eta aurreko urtean merkatarien mahaia sortu eta gero, diru hau herrian geratu dadin diru bonu berria sortu du.

Ekimen honek helburu bikoitza dauka, "batetik jendearen lana eskertzea eta bestetik diru hori herriko merkatari eta ostalarietan geratzea", aipatu du Leire Iruin Kultura zinegotziak. Bergara bizi sortu zenetik Udalak herriko merkataritza txikia sustatzeko konpromisoa indartu du, eta diru bonu hauen bitartez Udalak banatzen dituen dirua herria geratuko dela ziurtatu nahi da.

Onuradunak diru bonua jasotzen duenetik hiru hilabete izango ditu hura erabiltzeko, eta Bergarako edozein komertziotan gastatu ahal izango du. Erabilera okerra saihesteko merkatariek bonuaren jabearen izen-abizenak, Nortasun Agiriaren zenbakia eta sinadura idatzi beharko dituzte bonuaren atzeko aldean. Ondoren, udaletxera joan eta bertan dirutan bueltatuko zaio bonuaren kopurua.

Ekimen honetan parte hartu gura ez dutenek udaletxeari jakinarazi beharko diote hori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak