Gaztetxoek ederto pasatu dute saskibaloi txapelketan

Imanol Gallego 2013ko abe. 26a, 16:43

Azken urteetako ohiturari jarraiki, saskibaloi partidu entretenigarriak izan dira nagusi Bergarako pilotalekuan. 5. urtez antolatzen den txapelketa honek egun osoa iraungo du eta goizeko kanporaketa saioen ostean arratsaldean finala eta hiruko txapelketa ere jokatu dira. Aurten gainera parte hartzaileen adin tartea handitu egin dute.

Goizean ekin diete partiduei, eta hiruko taldeetan banatuta, 8 eta 13 urte bitarteko gazteek saskibaloian duten trebezia erakutsi dute. Txapelketa guztietan bezala sariak banatuko dira, baina parte hartzaile gehienak txapelketa ondo pasatzera joan direla aipatzen zuten. Arratsaldean lehia ikusgarrienak ikusiko dira, izan ere, txapelketa bere azken fasean egongo da-eta. Horrez gain, hirukoen finala ere jokatuko da.

Gaurko txapelketaren ostean, zapatu eta domekan, haur mailako neska-mutilen txanda izango da. Saskibaloian arituko dira ere gaztetxoak baina kasu honetan, Labegaraietan lehiatuko dira goizeko 10:00tatik aurrera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak