18:55ak inguruan gertatu da ezbeharra, Amillaga kalean, Zubiberri eta Murinondo auzorako bidegurutzearen ondoan. Emakume batekin pasioan zihoan gizonezko bat errekara erori da, istripuz, lau metrotik behera, Herrizaingo sailak eta Bergarako udaltzainek emandako datuen arabera. Ertzainak, udaltzainak, suhiltzaileak eta erizainak bertaratu dira, baina, uretatik bizirik atera duten arren, minutu gutxira hil egin da. Hildakoa 65 urteko bergararra zen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.