Bubisherrek Saharara bidaltzeko 4.528 kilo jaki eta material batu ditu
Goiatz Arana Begiristain
2012ko otsailaren 7a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sahararen aldeko euskal karabana datozen egunotan aterako da Alacant aldera; handik Oranera; eta azkenik, Aljeriako Tindoufeko errefuxiatuen eremuetara. Jakiak eta materiala eramango dituzte, Bergaran batutakoak tartean. Bubisher elkarteak zazpigarren urtez burutu du sahararren aldeko kanpaina eta 4.528 kilo batu ditu. Emaitza uste baino hobea da eta pozik daude elkarte-kideak.