2011ko errenta aitorpena egiteko kanpaina abian da eta gaur hasi dira Bergarako Ogasun bulegoan lehenengo aitorpen mekanizatuak egiten. Iaz 7.000 egin zituzten eta aurten 8.000 egitea aurreikusten dute. Bulegoko arduradunak azpimarratu duenez, ezinbestekoa da txanda hartzea eta horretarako modurik eraginkorrena Internet da. Autolikidazio proposamenei dagokienez, apirilaren 11n hasi ziren onartzen. Errentaren kanpaina ekainaren 25ean bukatuko da.