ALBISTEAK

Konpostagailu komunitarioa Labegaraietan

Asier Alkorta 2012ko apirilaren 24a
Bergarako Labegaraieta auzoan konpostagailu komunitarioa ipintzeko eskaria egin du auzotar talde batek. Bizilagunen artean batutako ondakin organikoak konposta bihurtu eta auzolanean duten ortuan erabiltzea litzateke helburua. Bergarako Udalak oso begi onez ikusi du eskaria, Udalaren filosofiarekin bat datorrela adiera du eta Labegaraietakoa lehenengo konpostagailu komunitarioa izatea nahi dute herrian, ez bakarra. Lorategi eta lursail publikoetan konpostagilu gehiago ipintzeko aukera aztertzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak