Egubakoitzean aurkeztu zuten Bergaran herritarren aurrean Ndank Ndank elkartea. Bergaran bizi den senegaldar talde batek eta zenbait herritarrek sortu dute, besteak beste, Senegalen garapenerako lankidetza proiektuak bultzatzeko. Egubakoitzeko aurkezpenean, batez ere, Senegaleko hezkuntza eta osasun arloan dauden beharren berri eman zuten.