Ezin. Madrileko Atletico hobea izan zen. Eta atzo berdez zelairatu ziren Bilboko zuri-gorriek ez zuten erakutsi Europa League txapelketan kontinente erdia txunditu duen talde dinamiko, bizi, alai eta eraginkorraren itxurarik. Falcao kolonbiarra izan zen finaleko izarra, bilbotarren aurkari gogorrena. Lehoiak baino basatiagoa izan zen tigrea; txapelketako jokalari onena izendatu zuten. Bergarako zaleak, triste, baina harro.