Miguel Okina margolariak jaurtiko du Pentekoste jaietako suziria

Arritxu Barruso 2012ko mai. 15a, 18:39
None
Bergarako margolari ezaguna izango da aurten Pentekoste jaiei hasiera emango diena; Miguel Okinak jaurtiko du Bitorianatxo jaitsi aurreko etxafuegoa. Modu horretan Udalak Espainiako Gerran parte hartu eta gerra hura sufritutako guztiak omendu nahi ditu: "75. urteurrena dela-eta Espainiako Gerran parte hartutakoak omendu nahi genituen, baina, oso zaila da gaur egun Bergaran gerran parte hartutako herritarrak topatzea. Miguel Okinak 12 urte zituen orduan eta oso gertutik bizi izan zuen Espainiako gerra". Okinak 87 urte ditu egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak