ALBISTEAK

Blanca Narbaiza izango da aurten Bitorianatxo

Arritxu Barruso 2012ko maiatzaren 22a
Egubakoitzean Bergarako udaletxeko balkoian ikusiko dugu Blanca Narbaiza. Baserritar jantzita, jaietako zapiarekin eta antosinarekin egongo da. Aurten bera izango da Bitorianatxo. Pozez hartu du Udalaren eskaera eta kontatu digu ohore bat izango dela berarendako aurtengo Pentekoste jaiei hasiera ematea. Bergararrei eskatu die egubakoitzetik martitzenera arte jo eta ke ibiltzeko jaietan, parranda sanoa egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak