ALBISTEAK

Ndank Ndank hasi da Dionewar-eko eskola konpontzen

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 4a

Hilabete gutxi dira Bergarako Ndank Ndank elkarteak ibilbidea hasi zuela. Senegalen lankidetza proiektuak gauzatzeko helburuarekin sortutako elkartea da. Bada, lehenengo asmo edo proiektua dagoeneko errealitate bilakatzen ari da. Dionewar herriko eskolako bi gela konpontzen ari dira eta orain komunak eraiki ahal izateko proiektua lantzen ari dira. Oso pozik daude elkarteak herrian izan duen harrerarekin eta udazkenean ere diru ekarpenak eta bazkide gehiago lortzeko ekimenak egiten jarraituko dutela azaldu dute.
group-k3733

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak