ALBISTEAK

Gizonezko bat garabira igota, Genero Indarkeriaren aurkako Legearen kontra

Asier Alkorta 2012ko irailaren 24a

Dio Miguel Lahuerta Abad dela eta Bergaran bizi dela eta gose greba hasi duela, Genero Biolentziaren aurkako Legea salatzeko. Berarekin gertatuko denaz Espainiako gobernua egiten du erantzule. Bere esanetan, Genero Biolentziaren aurkako Legearen erruz "4 milioi gizonezkok bizia galdu dute" eta lege hori "bidegabekoa, sexista eta aberrantea" da, Zapaterok sortua "emakumeen botoa bereganatzeko bakarrik" eta gizonezkoak "babesgabe" uzten dituena. Bere ekintzaren helburua da "erabateko aldaketarako presioa" egitea eta "jendea sentsibilizatzea". Genero Biolentziaren aurkako Legearekin, bere esanetan, "egoera okertu"da eta "familiak apurtu" dira. "Salaketa faltsurik ez!" eskatzen du, eta bere ekintzarekin azken ondorioetara ailegatzeko gertu agertzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak