Bergarako kaleak eta plaza jendez bete ziren atzo iluntzean Luis Mari Azkargorta Kanto presoa aske utz dezaten eskatzeko. Parot doktrina dela eta, oraindik kartzelan jarraitzen du. Haren seme Markelek eta Herrirako ordezkari batek hartu zuten hitza, eta gogorarazi zuten Parot doktrina "ilegala eta giza eskubide ororen aurkakoa dela ebatzi" duela Europako Giza Eskubideen Epaitegiak
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.