ALBISTEAK

Zubikua jantzi-dendaren errelebua

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 9a

Arantza Muruamendiaratzek Zubikua jantzi-dendaren errelebua pasa die Edurne Gallastegiri eta Kristina Agirreri. Eta modu original eta deigarrian egin du, gainera: erakusleihoan agur eta esker oneko mezua jarrita. "Bezeroekin horren harreman ona izan dugunez eta horrenbeste eman digutenez, ezin ginen edozein modutan agurtu. Buelta pare bat emanda, burura etorri zitzaigun erakusleihoan, jendaurrean, agur mezua uztearen ideia. Donostiako talde batek lagundu zigun ideia garatzen", azaldu digu. 73 urtean bezeroak mimatzen eta aholkatzen jardun du Zubikua jantzi-dendak Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak