Hauteskunde kanpainaren barruan, Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkariak Bergaran izan dira gaur, eguaztena, Joseba Egibar Gipuzkoako zerrendako lehena buru zutela. Elikagaien bankua bisitatu dute lehenik eta mezu argia bota du bertan Egibarrek: gutxien dutenek ezinbestekoa dena izango dutela ziurtatzeko, gehiago dutenek beharrezkoa ez denari uko egin beharko diotela esan du. Elikagaien bankutik Migel Altuna Instituturako bidea hartu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.