315 trikitizalek eguraldi kaxkarrari aurpegi ona erakutsi diote

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urr. 30a, 10:49

None

Euskal Herriko Trikitixa eguna arrakastaz ospatu zuten domekan Bergaran. Eta Gure trikitixa eta panderoa osasuntsu daudela argi geratu zen. "Sekulako loraldia bizitzen ari da trikitixa. Euskal Herriko eskolak nola dauden ikusi besterik ez dago, bete-beteta", azpimarratu zuen Agurtzane Elustondo legazpiarrak. Bera da Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria. Balorazioa egiteko ere eskatu genion: "Eguraldi kaxkarra izan dugu goizean, baina jendea animatu da. Sekulako giroa izan dugu eguerdi partean udaletxeko arkupetan. Herri askotatik etorri da jendea: Oñati, Azkoiti, Lezo, Pasaia, Aztigarraga, Donostia, Bergara... oso pozgarria da hori guretzat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak