ALBISTEAK

Egoiliarrek gustura hartu dituzte bigarren hamabostaldiko auzolandegietako gazteak

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko uztailaren 22a

Iritsi dira Bergarako Mizpirualde Nagusien Egoitzara auzolandegietako bigarren hamabostaldiko gazteak. Guztira, 13 lagun etorri dira Tenerife, Sevilla, Valentzia edo arabar Errioxatik. Gazteek goizak pasatzen dituzte egoiliarrekin eta konpainia egiteaz gain, eurekin kartetan edota bingoan ere jokatzen dute. Gazteak pozik daude eta egoiliarrek asko eskertzen dute auzolandegietara etortzen direnen konpainia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak