eka 10 Bergara
Haurren eta erretiratuen eguna ospatzen ari dira Pentekoste jaietako azken egunean Bergaran. Hori horrela, ohi legez, mahaiaren bueltan batu dira herriko nagusiak bazkaria egin eta jaiak ospatzeko. Behin sabela beteta, dantzaldia egin dute San Joxe elkartean ere.