Lau sarietatik hiru, Elusu Party Films taldearendako

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 9a, 15:58

XIII. Korto Lehiaketako sari banaketa. Irudia: Nekane Muñoz.

Xaxau Jai Herrikoien Konpartsak antolatuta, hamahirugarren aldia izan du korto lehiaketak, eta atzo, ekainak 8, egin zuten sari-banaketa. 

Film, edizio eta aktore onena saritzeko ardura izan du XIII. Korto Lehiaketako epaimahaiak –Yune Nogueirasek, Jone Albenizek, Jone Santamariak eta Jon Olivaresek osatu dute–, eta Elusu Party Films taldeak eskuratu ditu hiru sariak, FG Management izeneko lanarengatik. Taldeko kide den Mikel Mansok eskuratu du, hain zuzen ere, aktore onenaren saria. Publikoarenari dagokionez, berriz, Mekoleta taldearendako izan da, Kutxidazu Osintxura bidea, Ixabel lanarengatik. 


XIII. Korto Lehiaketako sari banaketa, atzo, txosnagunean. Irudia: Nekane Muñoz.

Lehiaketara aurkeztutako lanak Xaxauren Youtubeko kanalean jarriko dituzte ikusgai datozen egunetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak