Iker Zubizarretak eta Izar Elorzak jaso dituzte lehiaketako sariak!

Aramaio Arrasate

Oñatiko Soraluze Hotelaren eskutik bi lagunendako otordua irabazi du Iker Zubizarreta arrasatearrak, lehiaketako Sari Nagusia eskuratuta. Izar Elorza aramaioarrak Publikoaren Saria jaso du, boto gehien lortu ostean. Intersport Loramendik emandako saria izan da berarentzat: motxila eta mendirako makilak. Zorionak bi irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!