Iker Zubizarreta eta Izar Elorza dira Elurretako Argazkien lehiaketako irabazleak

Goiena 2021ko urt. 29a, 08:48

Arrakasta handia izan du Goienak lehen aldiz antolatu duen Elurretako Argazkien Lehiaketak. Guztira, 647 jaso ditugu. Epaimahaiak Iker Zubizarretaren Araotz argazkia aukeratu du, eta publikoak, Izar Elorzaren Azkoaga auzoa.

Lan zaila izan du epaimahaiak 647 argazkiren artean bakarra aukeratzeko, baina Zubizarretaren argazkia gailendu da azkenean. Publikoaren Saria lortzeko lehia estua egon da azken unera arte, eta parte hartzea altua izan da; ia 500 boto eman dira.

Irabazleak

Sari Nagusia

Iker Zubizarretak Oñatiko Soraluze jatetxearen eskutik bi lagunendako otordua irabazi du.

Araotz, Oñati.

Publikoaren Saria

Izar Elorzak Intersport Loramendik emandako motxila eta mendirako makilak irabazi ditu.

Azkoaga auzoa, Aramaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak