- Argazkian elurra agertzea ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko.
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
- Argazkiak eta datu GUZTIAK posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez bidali daitezke.
- Argazkiak bidaltzeko epea: urtarrilaren 15etik 23ra arte –biak barne–.
- Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
- 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek originalak izan beharko dute.
- Bi sari egongo dira.
- Oñatiko Soraluze jatetxean bi lagunendako otordua: Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko du sari honen irabazlea. Argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Intersport Loramendik emandako motxila bat eta mendirako bastoiak. Publikoak aukeratuko du sari honen irabazlea. Urtarrilaren 25etik 27ra publikoak bere argazki gustukoena bozkatzeko aukera izango du.
- Irabazleak nortzuk diren urtarrilaren 29an emango da aditzera, Goiena aldizkarian.
- Saria jasotzeko, irabazleei eskatuko zaie lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko.
- Argazki guztiak Goiena.eus atarian argitaratuko dira. Gainera, Goienaren gainontzeko euskarrietan ere agertu daitezke, hala nola, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du, egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
- Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.
Lege oharra
Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 2021eko Elurretako Argazki Lehiaketa fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko. Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri bidalitako argazkia edo argazkiak eta parte hartzailearen izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan– eta parte hartzailearekin Goienaren eskaintzen berri emanez harremanetan jartzeko.
Goienaren Elurretako Argazki Lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko da datuenbabesa@goiena.eus helbidera.