100 urtetik gorako debagoiendarrak, gero eta gehiago

Txomin Madina Milikua mar 12, 21:09 Debagoiena

DATUETATIK TIRAKA

Urteekin, ugaritu egin da 100 urte edo gehiago duten debagoiendarren kopurua; bada 104 dituenik ere. Eta bizi -itxaropena ere gero eta altuagoa da: Gipuzkoan, bataz beste, 84,3 urtekoa da. Gizarte moduan, baina, zein ondorio dakartza gero eta biztanle edadetuago gehiago izateak? Zelakoa da 100 urteren langa gainditzea? Zergatik bizi dira emakumeak gizonak baino gehiago? Galdera horien erantzunak, eta gehiago, Datuetatik Tiraka saioan.